XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arabako Foru Aldundiko Lehendakaria, Zegaman (Gipuzkoa) sinatutako Hitzarmen batean xedatu zenaren arabera, sortzear zegoen Museo honetako lan garrantzitsuenak 1941ean Aldundiak erosi zuen Augusti Jauregira eramango ziren.

Pixkanaka-pixkanaka, Museoaren fondoak areagotzen ari ziren lan desberdinei esker, hala nola,Kristo Gurutziltzatuaren Triptikoa, Gesaltzako Parrokiak emandakoa, eta San Migelen Agertaldia osatzen duten lau taulak; beranduago emandakoak dira Labrazako Parrokiako Apostolatua osatzen duten sei lanak, baita Valderejoko Erretaula ere.

Hala, 1945. urterako, Probintzia Museoaren barruan Arte Sakratuaren sekzioa osatuta zegoen, eta sekzio honen fondoak etengabe gehitzen ziren, Elizbarrutiak egiten zituen gordailuekin, bereziki Francisco Peralta Ballabriga jauna eta José María Larrauri Lafuente jauna apezpikuak izan ziren garaietan;

lan horiekin, Arabako Foru Aldundiko lanekin batera eta beste Erakunde batzuek egindako gordailuekin batera, hala nola Pradoko Museoa, gaur egungo Arabako Arte Ederren Museoko Arte Klasikoaren Bilduma izugarria osatu da.

Bilduma honetan bereziki azpimarragarriak dira Andre Mari lanaren tipologia, triptiko hispaniar-flandestarrak eta Barrokoaren aretoa, eta azken honetan, Riberaren, Kristo Gurutziltzatua, San Petri eta San Paulo dira lanik azpimarragarrienak; horiek guztiek osatzen dute gaur egungo Elizbarrutiko Museoaren oinarria.

Aipatu bilduma Arabako Arte Ederren Museoaren fondoetan sartu ondoren, bilduma honek izandako trataera gainontzeko sailek izandako bera izan zen, lan desberdinen jatorriaren araberako bereizketarik egin gabe.

Horrela, bilduma osatzen duten lan desberdinak behar bezala zaharberritu, kontserbatu, katalogatu eta zabaldu dira.

Lanen kalitateari eta lanak ezagutzera emateko egindako lanari esker, bildumako lan asko makina bat erakusketa ibiltaritan ikusi ahal izan dira, horietako zenbait nazioartean ospe handia dutenak.

Adibidez: Bruselan ospatu zen Europalia 85eko Splendeurs d'Espagne erakusketan ikusgai izan ziren: Riberaren,Kristo Gurutziltzatua, Alonso Canoren Andre Mari Sortzez Garbia